viernes, 1 de mayo de 2009

Erotuta daude japoniar hauek!

Zabaldu-n nabigatzen ari nintzela hurrengo istorioarekin egin dut topo blog honetan. Rh negatibodunak, eutsi egoa gogor, ez dadin eskapa.

Denok dakigu japoniarrak, munduko gizarterik arraroena, konplexuz beteak daudela: Nanoak, zakil laburrekoak eta nola ez, indarbakoak. Nola aurre egin azkeneko arazotxo honi? Erraz. Teorian indargarriak diren A bitaminadun (a.k.a Retinol & Retinal & Retinano, a.k.a. <3) pilulak hartuz hesteak puztu arte. Eta zein uste duzue dela pilula hauek saltzeko metodorik hoberena?



Aipatutako blog-ean japoniar bat euskaraz egiten ere agertzen da. Adorea eduki behar da munduko beste puntako hizkuntza hain arraroa ikasten hasteko.